//
irakurtzen ari zara....

Eliza katolikoa

Elizak nola komunikatu ikasten dihardu etengabe.

Josetxo Vera apaiz nafarrak Elizaren hedabideen ordezkariak deitu zituen Madrilera pasa den otsailaren 3tik 5era. Elizak ez duela ondo komunikatzen esan ohi da eta, Elizaren betebeharra Berri Ona komunikatzea denez, afera honetaz aritu ziren bertaratutakoak. Josetxo Vera Hedabideen Batzorde Episkopaleko arduraduna da (kazetaria da, apaiza izateaz gain) eta Nafarroako Elizbarrutiko La Verdad aldizkariko zuzendaria izan zen zenbait urtez. Berton zegoelarik, besteak beste, aldizkari horren euskarazko gehigarriaren bultzatzailea izan zen.

Elizak hainbat eta hainbat notizia sortzen ditu munduan barrena, gehien gehienak garrantzi handikoak. Duela gutxi, esaterako, Aita Santu berria dela-eta, sekula baino gehiago hitz egin eta idatzi egin da Elizaz eta Aita Santutzaz. Berri positiboek merezi dute eta negatiboek baino indar gehiago eta eragin onuragarriagoa dute: ikuspegi hori sustatu behar dela ikusi zuten batzar hartan parte hartu zutenek.

2012an Elizbarrutien hedabideetako ordezkariek otoitz hau errezatu zuten:

 

Oración del comunicador

Señor Jesucrito, por medio de María, haznos transmisores de la verdad, libres defensores de la libertad, independientes e imparciales, promotores del bien común y de la concordia, voceros de los valore humanos y espirituales, veraces, ecuánimes, honrados, impulsores de los marginados, leales a nuestra conciencia. Ayúdanos a defender la paz y la convivencia, a respetar la dignidad de las personas, a mantener nuestra integridad profesional, a rectificar nuestros errores. Líbranos de la ligereza y de la frivolidad, de la adulación al poder y del servilismo, del sensacionalismo y de la prepotencia, de los prejuicios y de la agresividad. Haznos sencillos portavoces de la Verdad, que conduce a Ti, Señor Jesús. AMEN

Euskal munduan ere kristauok komunikatzen ikasi behar dugunez, hona hemen otoitz horren behin-behineko euskarazko itzulpena… erabili dezagun:

 

Komunikatzailearen otoitza

Jesukristo ene Jauna, Maria zure Amaren bitartez, egin gaitzazu egiaren garraiolariak, askatasunaren defendatzaileak, inpartzial eta independienteak, guztien ongi eta  adiskidetasunaren sustatzailean, espiritu eta gizatasunaren balioen bozeramaileak, egin gaitzazu egizale eta zuzenak, ondratuan, baztertuen bultzatzaileak, gure kontzientziarekiko leialak. Lagun gaitzazun bakea eta elkarbizitza defendatzen, gizakien duintasuna errespetatzen, lagun gaitzazu gure zintzotasun profesionalari eusten, gure akatsak zuzentzen. Libra gaitzazu arinkeria eta fribolitatetik, libra gaitzazu poterearekiko lausengutik eta koipekeriatik, sentsazionalismotik, nagusikeriatik, aurreiritzietatik eta oldarkeriatik. Egin gaitzazu Egiaren bozeramaile apalak, Zuregana garamatzan Egiarenak, Jesus gure Jauna. AMEN

Birigarro

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Zenbat gotzain mota daude? I
Hamabi misiolari hil zituzten 2012an
Frantziskoren aitasantutzaren lehenbiziko hilabeteak ulertzeko 6 gakoak.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15