//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Agustin Hiponakoa gazteon eredu

San Agustín Elizaren historiako Santurik ezagunenetako bat da. Gauza anitz ditu Tagasten jaiotako santuak azpimarragarri bere bizitzan. Jakina da bere gazteri garaian haragiaren plazerretara eta “bizitza onera” eman zela oso osorik, baina bere barrenean beti izan zuen Egiaren gosea.

 

Ez da orain San Agustinen biografia kontatzeko momentua. Ezagutzen ez duenari biziki gomendatzen diot Interneten informazio bilatu dezan edo duela bi urte RAIk berari buruz egin zuen filme aparta ikusi. Ah! Agustin!

 

Zertara demonio dator ordea guzti hau? Bada Hiponako gotzain santua kristautasun guztiarentzat eredu bada ere gazteriarentzat eredu dela errateko. Ea ongi azaltzen naizen.

 

Bere gaztaroan Aurelius Augustinus, Patrizio eta Monikaren semea, adimen aparteko mutila bezala azaldu zen. Tagaste, bere sorterria, ttiki gelditu zitzaion segituan eta Cartagora joan zen ikasketekin jarraitzera. Funtsean bere ikasketak Gramatika eta Erretorika izan ziren. Garaiko modara, gure gazteak, ongi solasten ikasi zuen, ederki argudiatzen, bere kultura itzelaz baliaturik, bere hausnerketarako gaitasun aparta erabiliz Kartagoko auzitegietan arrakasta lortu zuen abokatu eta hizlari gisa.

 

Agustinen adimenak, gaitasunak, kulturak eta izaerak zirrara sortzen zuten guztiengan. Bere ikasketa eta jakinminak garaiko buru argienetako bat bezala aurkeztera eramaten gaitu tagastearra.

 

Jainkoaren bideak ez dakizki inork. Agustin sektatik sekta, pentsakeratik pentsakerara saltoka ibili zen Egia bila. Haietako bakar batek ere ez zuen betetzen, izan ere, bere arrazoia erabilita laster desegiten ziuen doktrina haien funtsa.

 

Milango Ambrosio handiak bideratuko zuen azkenean Agustin bataioraino eramanaz. 40 urtetarako Agustin gotzaina zen.

 

Une horretatik aurrera bere jakinduria eta adimena kristautasuna eta Elizaren defentsara eman zituen oso osorik. Ezagunak dira Manikeo, Donastista eta Akademikoen kontra burutu zituen eztabaidak. Beti solasa eta arrazoia arma bezala erabiliz hitzik gabe utzi zituen bere arerioak, ongi baitzekien bere argudiatzea oinarri sendoen gainean eraikia zela eta noski, bere formazio erretorikoak edozein konbentzitzeko gaitasuna emate zion.

 

Agustin beldurgarria suertatzen zitzaien Elizaren arerioei. Heresia berri bat sortzeak Hiponako gotzainaren kontra ari beharra zekarren eta edozein ez zen hori jasateko gai. Bai, Monikaren semeak bihotzeko sua, arimaren gardena, arrazoiaren argia eta Jainkoaren maitasuna denak batera ahotik eta idatziz botatzen baitzituen.

 

Zer erran nahi dut honekin? Agustin guretzat, gazteriarentzat, adibide garbia dela. Gaur egun gehienok daukagu gorengo heziketa bat, asko eta asko pasatu gara unibertsitatetik eta ez gutxik karrera bat edo gehiago atera dituzte doktoratu ez badira. Ja! Adimen handia daukan jendea inondik ere! Eta orduan… aritzearen poderioz, kristautasunaren oinarriak barneratuta, doktrina ongi jakinez… ez al gara gu gai Eliza “intelektualki” jipoitua den egun hauetan haren defentsan ateratzeko gai? Bagara.

Gehiago ere erranen dut. Gure Agustinek hagitz ongi azaldu zuen fede itsua ez dela fede osoa eta jakintza hutsa alarguna gelditzen dela. Beraz berak esaldi batetan bildu zuen ideia hau: Ulertu sinesteko eta sinetsi ulertzeko. Hara!

Agustinen denboran Elizaren etsaiek beldurra zioten bezala Hiponakoari gaur egun ere etsai horiek jakin dezatela Eliza ez dela gizajo talde bat, bihotzez eta buruz arimaren indarrarekin Kristaoren egiak demostratu eta defendatzen dakien elkarte bizi bat baizik. Horrexegatik, gazte kristau hori! Zure jakintzaren eremutik Beeri Onean uste osoa jarrita defendatu ezazu zure fedea, zure Eliza, zure Familia!

 

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak IV (San Markosen ebanjelioa)
Urtarrilaren 28a Akinoko Tomas santua, apaiza eta eliz irakaslea.
Santuak, Jainko ttikiak?
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15