//
irakurtzen ari zara....

Analisia

Santuak, Jainko ttikiak?

Ezagutu izan dut federik gabeko jendea santuei eskean ibili izan dena, “Ez, nik ez dut Jainkoagan sinesten baina san apapuziori maíz eskatzen dizkiot gauzak”. Bertze kasuak ere ezagutzen dittut “Jainkoan sinesten dut baina nik San Antoniori egiten diot otoitz”. Eta hirugarren kasu bat “Ay, nere herriko amabirjina ze polita den, zenbat kandela jartzen dizkiodan, zenbat errezatzen diodan, zenbat gauza eskatu”. Bueno… bada EZ.

Zer demontre da santu bat????? Ote dakigu benetan zer den?

Santu bat, motz-motzean erranda zeruan, paradisuan, dagoen gizaki bat da. GIZAKIA. Noski, bere arima da zeruan dagoena. Santu batek ez dauka botererik, santu batek ez ditu mirariak egiten, santu bate z da adoratu behar den inor. Santu bate z da ezer Jainkoa gabe. Ezer!

Jainkoa bazterrera utzi eta santuen kultua sortzen badugu halako politeismo inkonziente batetan erori gaitezke, noski santu asko daudelako. Hori da, esaterako, karibeko santeriarekin gertatzen dena bertan santuak “jainkotxo” bihurtzen direlako orisha izenarekin. Baina gu ez gara politeistak, monoteistak baizik.

Santuak bitartekariak dira. Zergatik egiten diegu erregu santuei? Jainkoaren ondoan daudelako eta haien bitartekaritza eskatzen dugu gure eskaria Jaunari aurkeztu diezaioten. Beraz santuen bidez lortzen diren mesedeak ez ditu santu horrek egin edo eman baizik eta Jainkoak.

Gazteleraz badago ere hona hemen artikuu interesgarria bat:

http://www.elsalvador.com/noticias/2001/9/9/EDITORIALES/edito6.html

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Ebanjelioak IV (San Markosen ebanjelioa)
San Simon eta San Juda
Gure gotzaiek idatzitako #gutunpastorala 33 txiotan.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15