//
irakurtzen ari zara....

Otoitza

Jainko Errukiaren Bederatziurrena.

jainkoaren errukia

Jesus, zugan dugu konfiantza.

Lehenengo Eguna (Ostiral Santua):

Gaur ekarri ezazu nigana Gizadi guztia, bereziki bekatariak eta murgildu itzazu nire errukiaren itsasoan.  Modu honetan arimen galtzeak eragiten diadn samina kontsolatuko didazu.

Jesus errukitusa, zure naturan gugatik errukitu eta gure akatsak barkatzea daramazuna, gure bekaturik ez hartu kontutan, Zure amaigabeko ontasunean daukagun konfiantza baizik. Har gaitzazu Zure bihotz errukitsuaren babespean eta ez gaitzazu inoiz utzi. Aitari eta Espiritu Santuari lotzen zaituen maitasun horregatik erregutzen dizugu.

Betiereko Aita, begira ezazu errukiz gizateria osoa, begira ezaiezu bereziki Jesusek bere bihotz errukitsuan gordeta dituzun bekatari gaixoei eta Bere nekaldi gogoragatik erakuts iezaiguzu zure errukia gizaldi eta gizaldietan zure ahalmena goratu dezagun. Amen.

 

 

Bigarren eguna (Larunbata santua):

Gaur ekarri itzazu nigana apaiz eta erlijiosoen arimak eta murgildu itzazu nire erruki ulertezinean. Haiexek izan ziren nire nekaldiari eusteko indarra eman zidatenak. Haien bidez, errekatxoak bailiran, isuriz doa nire errukia gizateria osora.

Hain errukitsua zaren Jesus, zugandik dator ongia, haunditu ezazu gugan Zure grazia errukizko ekintza duinak egin ditzagun eta haien bidez ekintza hauen lekuko izan direnek goratu dezaten zeruan dagoen Aita errukitsua.

Betiereko Aita, begiratu ezazu errukiz zure mahastitik hautatutako arima sorta, apaiz, eta erlijiosoen arima hauek, emaiezu zure bedeinkapenaren boterea. Zure Semearen Bihotzaren maitasunagatik emaiezu zure argiaren boterea salbazioaren bidetik eraman ditzaten beste arima guztiak ahots bakarrean Zure erukiari gizaldi eta gizaldietan abesten diotelarik. Amen.

 

 

Hirugarren Eguna (Bezpizkunde Igandea):

Gaur ekarri iezaizkidazu debotu eta fidelen arima denak eta murgildu itzazu Nire errukiaren itsasoan. Arima hauek kontsolatu ninduten Gurutz-Bidean. Haiek izan ziren saminaren itsasoan atseden tanta bakarra.

Amaigabeko errukiaren jabe zaren Jesus, zure errukiaren bidez dohainak joritasunez ematen dizkigun hori, Zure bihotzeko egoitzan hartu eta ez gaitzazu inoiz bertatik ateratzen utzi. Zeruko Aitarengatik sutan dagoen Bihotz horren maitasun ulertezinagatik erregutzen dizugu.

Betiereko Aita, begiratu itzazu errukiz fededunen arimak Zure semearen oinordekotza bezala eta Haren Nekaldi gogorragatik emaiezu Zure bedeinkapena, baita babesa ere Zuganako fedearen altxorra nehoiz ez dezaten galdu horrela Zure aingeru eta santuekin betirako laudatu zaitzaten. Amen.

 

 

 Laugarren eguna (Pazkoa Astelehena):

Ekarri itzazu gaur niregana fedegabe guztiak  bai eta oraindik ezagutzen ez nauten guzti haien arimak ere. Haiengan ere pentsatzen bainuen nire Nekaldi saminean eta haien etorkizunak Bihotza kontsolatu zidan.

Jesus errukitsua, munduaren argia zaren hori. Har itzazu zure Bihotzeko egoitzan oraindik ezagutzen ez zaituztenen arimak. Zure graziak argi ditzala gurekin batean zure aintza eta errukia abestu dezaten gizaldi eta gizaldietan zure Bihotzaren egoitzatik atera gabe.

Betiereko Aita, Zugan sinisten ez duten haien arimak errukiz begiratu itzazu, baita Zure izenaren berri ez duten haien arimak ere nahiz eta Jesusen Bihotz errukitsuaren barrenean egon. Ebanjelioaren argirantz ekarri itzazu eta Zu maitatzearen poza zer den erakutsik iezaiezu haiek ere zure errukiaren eskuzabaltasuna belaunaldiz belaunaldi goraipa dezaten. Amen.

 

 

Bostgarren eguna (Pazkoa Asteartea)

Gaur ekarri itzazu nigana Elizatik banandu diren haien arimak eta murgildu itzazu nire errukiaren itsasoan. Nire nekaldi saminak iraun zuen bitartean nire gorputza eta bihotza uratu egiten zituzten, hau da nire Eliza. Berriro Elizara itzultzen dozaen bezala nire zauriak osatuz doaz eta Nekaldi arintzen didate.

Jesus errukitsua, ontasuna bera zaren hori, zuk ez diozu argirik ukatzen hau eskatzen diozun inori. Har itzazu zure bihotz errukitsuaren baitan heretiko eta zismatiko guztien arimak eta zure argiaren bidez eraman itzazu Elizarekin bat izatera. Ez utzi arimak zure Bihotzaren egoitzatik urruntzen, ordea egizu zure errukiaren eskuzabaltasuna goraipa dezatela.

Betiereko Aita, begiratu itzazu errukiz haien akatsei egoskor eutsiz elizatik banandu eta zure bedeinkapen eta dohainak alferrik gastatu zituztenen arimak. Ez haien akatsik begiratu baizik eta zure semearen maitasun eta Nekaldi gogorraren bidez egizu zure errukia lauda dezatela gizaldi eta gizaldi guztietan. Amen.

 

 

Seigarren eguna (Pazkoa Asteazkena)

Ekarri

 

 

 

Jainkoaren errukia from Erlijioabizi
Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Gure Aita alderantziz
Adoro te devote, euskaraz
«Ez dezagun hitzez eta ahoz maita, egitez eta egiaz baizik» (1 Jn 3, 18).
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15