//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

FRANTZISKO AITA SANTUAREN “EBANJELIOAREN ALAITASUNA” 106 ESALDITAN (I)

FRANTZISKO AITA SANTUAREN “EBANJELIOAREN ALAITASUNA” 106 ESALDITAN (I)

Frantzisko Aita Santuaren “Ebanjelioaren Alaitasuna” (Evangelii Gaudium) Burubidearen laburpena 106 esalditan eskeintzen dugu.

ALAITASUNA ETA EBANJELIZATZEA

1.”Burubide honetan kristau fededunengana zuzendu nahi dut alaitasunak ezaugarritutako aro ebanjelizatzaile berri batetara gonbidatzeko” (1. zbk.).

2.”Gaur egungo munduaren arrisku handia, bere kontsumo eskaintza anitz eta ikaragarriarekin, bihotz eroso eta diruzalearengandik, azaleko plazerren bilaketa gaixotiarengandik, kontzientzi isolatuarengandik sortzen den tristura indibidualista da” (2. zbk.).

3. “Beste behin tematuko naiz: Jainkoa ez da gizakiari barkatzeaz nekatzen, gu gara bere errukiarengana jotzeaz nekatzen garenak” (3. zbk.).

4. “Eguneroko bizitzako gauza txikiak alaitasunez bizi behar dira (…) Ez egin uko egun on bat pasatzeari” (4. zbk.).

5. “Ulertzen ditut zailtasun larriak sufritzeagatik tristurarako joera daukaten pertsonak, baina poliki-poliki fedearen alaitasunari esnatzen utzi behar zaio, baita estutasun larrienetan ere” (6. zbk.).

6. “Gizarte teknologikoak plazerrarako aukerak ugaritzea lortu du, baina alaitasuna sortzeko zailtasun handia aurkitzen du” (7. zbk.).

7. “Nere bizitzan ikusi ditudan gozamen ederrenak eta naturalenak oso gutxi daukaten pertsona txiroenenak direla esan dezaket” (7. zbk.).

8. “Duinatasunez eta betetasunez bizi nahi duenak ez dauka hurkoaren ezagupen eta ongiaren bilaketaz beste biderik” (9. zbk.).

9. “Bizia emanez areagotzen da eta isolamenduan eta erosotasunean ahultzen da. Geuren buruak besteei eskeintzearekin batera heldutzen da” (10. zbk.).

10. “Guk Bera sartu nahi dugun eskema aspergarriak hautsi egin ditzake ere Jesu Kristok eta bere behin eta berrizko jainkozko sormenarekin harritzen gaitu” (11. zbk.).

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

Aberatsak aberatsagoak: Aita Santuak solidarioagoak izatea eskatzen die.
NEKAZARITZA-ELKARTEEN PAPERA GOSEAREN KONTRAKO BORROKAN
AITA SANTUAREN ESPERANTZAREN ARRAZOIAK: ELKARRIZKETA ARGITARAGABEA BENEDIKTO XVI.ari
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15