//
irakurtzen ari zara....

Aita Santua

FRANTZISKO AITA SANTUAREN “EBANJELIOAREN ALAITASUNA” 106 ESALDITAN (II)

11. “Denek Ebanjelioa jasotzeko eskubidea daukate eta kristauek inor baztertu gabe iragartzeko betebeharra” (14. zbk.).

12. “Eliza ez da proselitismoz hazitzen, erakargarritasunaz baizik” (14. zbk.).

13. “Misiolari jarduera oraindik ere erronkarik handiena da Elizarentzat eta misiolari afera lehenbizikoa izan behar da” (15. zbk.).

14. “Ez da komeni Aita Santuak tokiko gotzaitegiak, beraien lurraldeetan planteatzen diren arazo guztien bereizketan, ordezkatzea. Zentzu honetan, “deszentralizazio” osasuntsu batetan aurrera egiteko beharra somatzen dut” (16. zbk.).


ELIZAREN MISIOLARI ERALDAKETA

15. “Bere bizikoa da gaur Eliza denei Ebanjelioa iragartzera ateratzea, leku guztietan, une guztietan, denborarik galdu gabe, nazkarik eta beldurrik gabe” (23. zbk.).

16. “Ebanjelizatzaileek “ardi usaia” daukate eta hauek haien ahotsa entzuten dute” (24. zbk.).

17. “Elkarte guztiek gauzak aldatuko dituen bihotzberritze pastoral eta misiolari bidean aurrera egiteko beharrezko tresnak jartzen saiatzea espero dut. Jada ez zaigu ‘administrazio soil” batek balio (25. zbk.).

18. “Funtsean, Elizaren berritze guztia bere bokazioarekiko leialtasunaren indartzean datza. Bizitza berririk eta benetako ebanjelio izpiriturik gabe, edozein egitura berri denbora laburrean usteltzen da” (26. zbk.).

19. “Dena eraldatzeko gai den misiolari aukera batekin amesten dut. Ohiturak, estiloak, ordutegiak, hizkuntza eta eliz-egitura oro autobabesarako baino gehiago gaur egungo munduaren ebanjelizatzerako bide egoki bat bihur dadin” (27. zbk.).

20. “Parrokiak familia eta herriaren bizitzarekin bat egin behar du, eta ezin da jendearengandik bereizita dagoen egitura handi edota bere burua begiratzen duen berezien talde batetan bihurtu” (28. zbk.).

Eraman gaitzazu zure sare sozialera: These icons link to social bookmarking sites where readers can share and discover new web pages.
  • Facebook
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • Meneame
  • LinkedIn
  • Technorati
  • Digg
  • del.icio.us
  • Wikio
  • YahooBuzz

Related posts:

AITA SANTUAREN ESPERANTZAREN ARRAZOIAK: ELKARRIZKETA ARGITARAGABEA BENEDIKTO XVI.ari
Elizaren berri onak: Urtarrilaren 7tik 18ra.
Elizaren berri onak: Ez gorrotorik ezta mendekurik ere. Argazkia.
º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15