//
Gure artxiboak.

Egoitz Telletxea

Egoitz Telletxea has written 25 posts for Erlijioabizi.com

Joxemiel Bidadorren artikulu bat

Ez nuen pertsonalki ezagutzeko aukerarik izan eta damu naiz. Baina nere zenbait lagun irakasle eta bertsolarik behin baino gehiagotan izan zuten bere hitzaldietaz gozatzeko parada. Zalantzarik gabe jakintsu bat zen Joxemiel Bidador. Ikerle aparta eta idazle hobea, bere aurkikuntzak eta analisiak modu errazean azaltzen zizkion irakurleari eta gairik “astunena” ere eramangarria eta interesgarria bihurtzen zuen. […]

Agustin Hiponakoa gazteon eredu

San Agustín Elizaren historiako Santurik ezagunenetako bat da. Gauza anitz ditu Tagasten jaiotako santuak azpimarragarri bere bizitzan. Jakina da bere gazteri garaian haragiaren plazerretara eta “bizitza onera” eman zela oso osorik, baina bere barrenean beti izan zuen Egiaren gosea.   Ez da orain San Agustinen biografia kontatzeko momentua. Ezagutzen ez duenari biziki gomendatzen diot Interneten […]

Santuak, Jainko ttikiak?

Ezagutu izan dut federik gabeko jendea santuei eskean ibili izan dena, “Ez, nik ez dut Jainkoagan sinesten baina san apapuziori maíz eskatzen dizkiot gauzak”. Bertze kasuak ere ezagutzen dittut “Jainkoan sinesten dut baina nik San Antoniori egiten diot otoitz”. Eta hirugarren kasu bat “Ay, nere herriko amabirjina ze polita den, zenbat kandela jartzen dizkiodan, zenbat […]

Etxetik joan zirenak (I)

Etxetik joan zirenak (I)

Bertze atal berri bat hasi nahi dut zeinu erlijiosoenarekin batera eta honen izena “Etxetik joan zirenak” izanen da. Zer aztertuko dugu hemen? bada, horixe, nortzuk izan ziren zisma bidez Elizatik joan zirenak, etxetik alde egin zuten anaiak. Noski, denek ez daukate garrantzi berdina, izan ere zenbait taldek etxetik alde egin izana benetan mingarria gertatu zen […]

Zenbat koloretako kasullak daude?

Katekesiko haurrek, bai eta nire ikasleek ere  galdetu izan didate behin baino gehiagotan hori. Bitxia egiten zaie apaiza kolore desberdinekin jantzita ikustea eta ez bakarrik haurrei, helduei ere. Apaizak ez du kolore bat edo bestea bere gustura hautatzen, ez, kolore horiek araudi baten arabera daude antolatuak eta urteko denboraren arabera edo ospatu beharreko elizkizunaren arabera […]

Zenbat koloretako kasullak daude?

Katekesiko haurrek, bai eta nire ikasleek ere  galdetu izan didate behin baino gehiagotan hori. Bitxia egiten zaie apaiza kolore desberdinekin jantzita ikustea eta ez bakarrik haurrei, helduei ere. Apaizak ez du kolore bat edo bestea bere gustura hautatzen, ez, kolore horiek araudi baten arabera daude antolatuak eta urteko denboraren arabera edo ospatu beharreko elizkizunaren arabera […]

Zeinu erlijiosoak (I)

Atal berri bat hasi nahi dut “Zeinu erlijiosoak” izenburupean. Atal honen herlburua ikonografian edo kristau sinbologian agertzen diren hainbat eta hainbat zeinuren jatorria eta esanahia azaltzea da. Atal honetan artea, biblia eta teologia lotu ditugu eskutik joaten baitira alor honetan. Zuen gustukoa izango delakoan, edo behintzat erabilarria, hasten dut atal hau. Goazen bada. “Dextera Domini” […]

“Amodiotik datorrenari gure bihotzak hestea.”

Urte bat izango da azken aldiz idatzi nuenetik. Berriro nator bueltan eta zin dagit konstantea izango naizela nere idazkietan. Abortuaren legearen erreformak zer erran handia dakar egun hauetan. Batzuentzat atzera pausoa da, bertzeentzat egin beharreko zerbait, bertze batzuentzat ahula da oraindik ere erreformak proposatzen duena… Iritziak milaka. Ez naiz ni honen inguruan gauza berririk errango […]

Ebanjelioak VIII (Apokrifoak)

Arestian aipatu bezala ebanjelio hauek ez ditu Elizak onartzen eta beraz ez dira Bibliako liburuen artean sartu. Eliza katolikoak bezalaxe ez ditu kristautasunaren adar bakar batek ere onartu, aipa genitzake Ortodoxoak (errusiarrak, greziarrak, ukraniarrak…), Protestanteak (Luteranoak, Kalvinistak, Baptistak, Adventistak, Ebanjelikoak…) edo Anglikanoak (Ingalaterrako Eliza, Episkopalianoak…) adierazgarrienen artean. Apokrifoen jaiotza ia kristautasunaren jaiotzaren parekidea edo garaikidea […]

Ebanjelioak VII (Sinoptikoak)

Ikusi dugunez lau ebanjelioetan Joanena dugu bereziena; berezia, bai formaz eta bai edukiz, beste hiruren aldean. Lehen hirurak (Mateo, Markos eta Lukas), bakoitzak bere berezitasuna izan arren, tradizio komun baten zordun dira. Sinoptikoak deitzen dira, beren arteko kidetasunagatik; sinoptiko hitzak begirada batez esan nahi du; alegia, hirurak zutabe paralelotan jarriz gero, begirada batez ikus daitezkeela […]

º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15