//
Gure artxiboak.

Egoitz Telletxea

Egoitz Telletxea has written 25 posts for Erlijioabizi.com

Ebanjelioak VI (San Joanen Ebanjelioa)

Ebanjelio honen sorburuan dagoen komunitateak Jesusek «gehien maite zuen» ikaslearekin identifikatzen du autorea, 21,24 tx.eko konklusioan ikus daitekeenez. Ikasle hau behin eta berriro agertzen da Pazko-kontakizunetan (13,23; 19,26; 20,2); hau 1,35-39 eta 18,15 tx.etan agertzen den «beste ikaslea» bera da. Ebanjelioak ez du ikasle honen izenik ematen. II. mendetik aurrera kristau-tradizioak Joanekin, Zebedeoren semearekin, identifikatzen […]

Ebanjelioak V (San Lukasen Ebanjelioa)

A ntzina-antzinatik uste izan denez, Lukas da hirugarren ebanjelioaren egilea, eta Lukas delako hori Pauloren ikaslea dugu, sendagilea (Kol 4,14; 2 Tm 4,11; Flm 1,24). Ebanjelioaren egilea eta Apostoluen Eginak liburuaren egilea, berriz, bat bera dira, bi liburuen hitzaurreek eta hizkuntza- nahiz pentsaera-antzak erakusten dutenez; halaxe uste izan da beti, bestalde. Baina egilea Pauloren ikaslea […]

Ebanjelioak IV (San Markosen ebanjelioa)

Egilea nor den ziur jakiterik ez dago. Baina daitekeena da, antzinako tradizioak dioenez, Pedro eta Paulorekin estu lotua dagoen Markos delakoa izatea: Pedrok ezaguna zuen (Eg 12,12) eta geroztik Pauloren eta Bernaberen misio-lagun izan zen (Eg 12,25; 13,5); azkenik, Erroman ageri zaigu Pedroren ondoan (1 P 5,13). Lau ebanjelioetan laburrena den hau Erroman bertan idatzi […]

Ebanjelioak III (San Mateoren ebanjelioa)

Antzina-antzinako tradizioaren arabera, ebanjelio hau hamabietariko ikasle batek idatzia izango litzateke, Mateo (ik. 9,9) edo Lebi (ik. Mk 2,14) zerga-biltzaileak, alegia. Halere, segur aski, bigarren belaunaldiko eta judu-jatorriko kristau bat du egilea, grekoa zekiena eta Itun Zaharrari buruz aunitz zekiena. Idazte datari dagokionez, K.o. 80/90 bitartean koka daiteke, 70ean gertaturiko Jerusalemen hondamendiaren ondoren, gertakizun hau […]

Ebanjelioak II (Ebanjelio kanonikoak)

Nola eta zergatik idatzi ziren Ebanjelioak? Guk dakigula Jesusek ez zuen ezer idatzita utzi ez eta ezer idazteko erran. Kristok bere ikasleak predikatzera bidali zituen eta horrelaxe egin zuten hauek eta hauen jarraitzaileek, finean, Kristo gertutik ezagutu zutenek. Ebanjelizazioa errazte aldera Jesusen bizitzako zenbait pasarte idatziz jarri ziren hasiera batetan baina inolaz ere liburu bat […]

Ebanjelioak I

Kristauak oso ohituta gaude “Ebanjelio” hitza entzutera, baita ebanjelioa bera entzutera mezaren zati garrantzitsu bat baita berau irakurtzen den momentua. Gauza da, ba ote dakigu benetan zer den Ebanjelioa? Zenbat Ebanjelio dauden? Nork idatzi zuen zer?… Bestalde azken urteetan modan dago “ebanjelio” izenarekin ateratzen dituzten zenbait testuetan oinarrituz Elizak eta tradizioak Mateo, Markos, Lukas eta […]

“Mundurat eman ninduzun”

Mixel Aire “Xalbador” bertsolaritzaren historiako ahotsik pertsonaletako bat zela inork guttik jarriko zalantzan. Bertsolaritzaren elitean ibili zen denbora aunitzez eta berak bezain bertze plaza kantari egin dituenik ez da aunitz egongo. Baina Xalbador “pertsonala” bazen bere sakontasuna amaigabe eta paregabeagatik. Gizon hark munduaren ikuspegi poetikoa zeukan, berezkoa eta sufrimenduaren mailuaz fedearen ingudean landua. Bere hitzak […]

Zer da santutasuna? III

Santu izatera deituak gaude Bataioa jasotzen dugun momentutik gaude santutasunera deituak. Santutasuna finean Jainkoaren ondoan betirako egotea da eta hori Kristauok bilatzen duguna. Joan Paulo II. Askotan landu zuen santutasunaren gai hau eta etengabe erran zuen denak izan gaitezkeela santu. Nabaria da Aita Santu honek izendatutako beatu eta santu kopurua. Jesusen jarraitzaile bezala santu izatera […]

Zer da santutasuna? II (Santuak izendatzeko prozesua)

Elizak pertsona bat santu izendatzen duenean ez du pertsona hori santu bihurtzen, santu bezala onartzen du, santu bezala aurkezten du Eliza Katoliko guztira. Kanonizatutako pertsona Elizak horrela adierazi baino lehen santua zen: santu bizi eta hil zelako. Aintzina Elizak ez zeukan jendea santu egiteko prozesurik. Martiri hiltzen ziren guztiak ziren santu. Anitzetan jendeak, herriak vox […]

Zer da santutasuna? I

Zer “santua”? Santu hitzak hebraierazko qâdosh hitzean dauka bere oinarria eta funtsean Jainkoak aukeratua erran nahi du. Egun erabiltzen dugun forma gerkerazko Hagyos eta latinezko sanctus hitzetatik dator. Itun zaharrean jadanik forma hau erabiltzen zen. Biblian zehar askotan irakurri ahal izanen dugu pertsonaia bati buruz, esaterako Jose Deuna, Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen (Mt […]

º

Galderarik bai? Ez izan beldurrik eta galdetu.

Ez izan beldurrik eta galdetu. Guztion artean saiatuko gara erantzunen bat aurkitzen.

Zure alde otoitz eginen dugu!

Beharren bat izanez gero hemen zure alde otoitz eginen dugu. Twitter, facebook edo emailen bidez zure eskaera bidali eta sare sozial honetan zure alde erregutuko dugu.
Bibliaren hilabetea bukatzeko
falta da

Elizaren berri onak

Jarraitu Erlijioabizi

Bookmark and Share

Irratiak

Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Jn 15,15